Filmak Nelloren historiara hurbiltzen gaitu. Nello filmaren protagonista da eta bere lanpostua galtzean "eroen" kooperatiba bat zuzentzera beharturta ikusten da. Filman protagonistaren ikuspuntutik erakusten digu nola bere ahalegin guztiak jartzen dituen pertsona "ero" horiek lan mundua murgiktzeko eta gure gizartean ahalik eta hoberen integratzeko. Horretarako, haiengan izugarrizko konfidantza ipintzen du eta oztopo askori aurre egiten dio, azkenean bere helburua lortu arte.
Film hau, ikasgai honetan ikusitako beste film batzuetan bezalaxe, hala nola, Elling, zailtasunak dituzten pertsonen inguruan aritzen da. Guztietan inguruak daukan eragina azpimarratzen da, izan ere, film hauetan pertsona "ero" hauetan konfiantza izanez gero, nola haien bizitzan aurrera egiten duten ikusten dugu, adibidez, honetan lanpostu bat lortzeko gai direla ikusi dugu. Pertsona guztiok gaitasunen bat daukagu, eta haiek baita; beraz, hori da indartu behar dugunaeta horri eman behar zaio garrantzia, baina horretarako hori aurkitzen lagundu behar zaie aukerak eskainiz.
Amaitzako, esan beharra dago, nola pertsona hauetan konfiantza eta laguntza ematea ezinbestekoa den. Honelako filmak pentsaraztea egiten gaituzte eta askotan laguntzea ezinezkoa dela pentsatzen dugu, baina film hau eta beste hainbeste ikusi ondoren posiblea dela ikusten dugu. Beraz, askotan entzuten dugun bezala, inguruak izugarrizko eragina dauka pertsonengan eta gure laguntza beharrezkoa denez, horretan aritu behar gara, oraindik ere pertsona hauen normalizazioa lortzeko gauza asko falta direlako.


No hay comentarios:
Publicar un comentario