"Elling" filma arazoak dituzten bi pertsonak bere bizitzan nola aurrera egin duten ikusteko aukera eman digu, oztopoak gaindituz. Filmean bi protagonisten aurrerapenak ikusi ditugu, basbestuta bizi ziren zentrotik ateratzen direnetik, haiek beraien kabuz etxe batean bizitzera egokitzen diren arte, hau da, autonomia lortzen duten unera arte.
Bi pertsona hauen bizimodua oso desberdina izan da. Ellingeri dagokionez, txikitan abandonatua izan zen. Kjell Bjarneri dagokionez, berriz, txikitatik oso babestua bizi izan da. Nahiz eta izaera aldetik oso desberdinak izan, elkar oso ondo konpontzen dira eta batak bestea zer behar duen ulertzen du. Gainera, egoera desberdinetan laguntzen dira. Hala ere, laguntzaile bat daukate, Frank izenekoa, zeinek eguneroko gauzak, hala nola, erosketak egitera, etxetik irtetera, beste pertsonak ezagutzera, e.a. bultzatzen dituen eta autonomia lortu dezaten laguntzen die. Errealitatea beraien kabuz ezagutu dezaten uzten die.
Filmak oso modu egokian transmititzen du mezua. Arazoak dituzten bi protagonistak nola askatasuna lortzen duten eta beraiek bakarrik bizitzeko gai diren eraskusten du.
lunes, 25 de marzo de 2013
Normalizazio printzipioa
Hasieran, Normalizazio printzipioa lantzen hasi ginenean ez nekien asko honen inguruan, baina asteak aurrera joan ahala garrantzitsua iruditu zait. Horregatik, hurrengo lerroetan honen inguruan hitz egitea interesgarria ikusi dut.
Aipatzekoa da, gizartean, pertsona atzeratuen egoera asko aldatu dela azken urteotan. Hala ere, oraindik gure gizartean pertsona hauek ez dira guztiz normaltzat hartzen. Izan ere, garai batean, pertsona hauek marjinatu eta diskriminatu egiten ziren, baita kasu askotan ezkutatu ere. Pertsona hauetaz lotsatu egiten ziren eta mespretxatu egiten zituzten. Hala ere, gaur egun, egoera hau aldatu egin da eta nahiz eta pentsamendu desberdinak egon, pertsona hauek onartuagoak eta integratuagoak daude gure gizartean.
Alde batetik, integratuagoak gizarteko partaide bezala hartzen direlako, nahiz eta oraindik ere ez ditugun mormaltzat hartzen. Baina, azken batean, hori izan da erakutsi digutena, desberdina dena anormaltzat hartzen. Hala ere, gaur egungo helburua pertsona horiek gizartean guztiz integratzea da eta horretarako jende asko ari da lanean. Pertsona guztiok desberdinak garenez, atzeratuak ere desberdinak dira. Haiek desberdinak dira urritasun bat dutelako, besteok beste ezaugarri batengatik, eta horrela bakarrik ikusi behar dugu.
Beste aldetik, gaur egun, onartuagoak daude. Garai batean, eskolan batez ere izaten zen nabaria nola mespretxatu eta marginatu egiten zituzten. Pertsona atzeratu hauek guztiok bezala sentimenduak dituzte eta askotan ez gara horretaz ohartzen.
Beraz, nahiz eta azken urteotan aurrerapen handiak egin diren normalizazio eta berdintasun hori lortzeko, oraindik ere gauza asko geratzen dira egiteko eta horretaz kontziente izan behar gara, aurrerapen gehiago egiteko.
Niretzat mormalizazioa pertsona guztiak eskubide berdinak izatea da, eta honekin esan nahi dut, eskolan, lanean,... aukera berdinak izatea. Nire ustez, atzeratuak pertsonak dira eta, ondorioz, pertsona guztiak bezala, sentimenduak dituzte eta gure jarrerekin kontuz ibili behar gara, haiek sufritu egiten dutelako besteok bezala. Beraz, pertsona hauen normalizazioa lortzeko lehenegoz haien integrazioa behar da, hau da, gizartean integratuak egotea. Pertsona hauen integrazioarekin haien normalizazioa etorriko baita.

Etiketak: onak ala txarrak?
Gizakiok askotan beste pertsonak etiketatzeko joera daukagu, nahiz eta askotan inkontzienteki egiten dugun. Gehienetan pertsona horrek desberdina den ezaugarriren bat daukalako etiketatzen dugu, baina ez gara ohartzen denak desberdinak garela eta bakoitzaren ezaugarriak erespetatu behar direla, horrek aberastu egiten gaituelako.
Etiketak gehienetan txarrak izaten dira eta horrek pertsonaren indibidualtasuna galtzea dakar. Gainera, aurreiritziak sortzen ditugu eta pertsonak ezagutu aurretik horietatik abiatzen gara. Askotan ez gara konturatzen etiketak gugan daukaten eraginetaz guri egiten diguten arte.
Etiketen garrantzia ikusteko gelan ariketa bat egin dugu. Hiru jarduera egin behar genituen: inglelesezko testu baten diktaketa egin ulertzen genuenarekin, paperezko hegazkin bat egin eta lurrean 10 flexio egin. Hau ondo egitea lortzen ez genuenei "D" letra zeukan papertxo bat itsatsi ziguten. "D" hori defiziente esan nahi zuen eta maila normalera heltzea lortu ez genuela esan nahi zuen. Ariketa honekin, etiketak zein erraztasunarekin jartzen ditugun erakutsi nahi ziguten.
Aurrean esan bezala, etiketak oso erraz jartzen ditugunez eta gehienetean inkontzienteki egiten dugunez, askotan ezin dugu saihestu. Horregatik, gure aurreiritziak gure izaeran eta jokarean eragina izan ez dezaten ahalegindu behar gara. Etorkizunean, irakasle izango naizenez, haur guztiak modu berean tratatu behar ditut, nahiz eta haien inguruko aurreiritziak izan, nire haiekiko jarreran eragina izan ez dezan saiatu behar naiz. Denok desberdinak gara, baina hori da aberastu egiten gaituena eta horretaz jabetu behar gara besteon ezaugarrietaz ikasteko.
Jarraian honi buruzko bideo labur bat aurkitu dut, baina azaldutakoa ondo laburtzen duela uste dut. Ea zuei ere baliagarria iruditzen zaizuen.

martes, 12 de marzo de 2013
Hitzaldiak
Aste honetan izandako hitzaldietan, hezkuntzan lan egiten duten zenbait pertsonen iritziak entzun ditugu eta guztietan helburu berdina nabaria izan da, inklusioa lortzea. Horretarako, eskolak harrera plan egoki bat izatea edo egitea garrantzitsua dela azaldu digute. Haurrak, bai etorkinak bai hemengoak, eskolaren parte sentiarazteko hasiera batetik eta deseroso egotea ekiditzeko.
Hizlarietako bat Jesus Prieto izan dugu eta harrera plan bat zer eduki behar duen eta nola egin behar den azaldu digu, hau da, familiari eskolari buruzko informazioa ematea, familiarekin lehenengo elkarrizketa bat izatearen beharra, gurasoei eskola erakustea, ... eta baita harrera planaren helburuak zeintzuk diren azaldu digu, adibidez, haurrarekin egongo diren irakasle guztiek haurra ezagutzea, familia eskolarekin duen harremana ona dela ikustea, ... Jesus Prietok, harrera plan hau, eskola bateko adibide baten bidez erakutsi digu.
Inforzmazio hau guztia osatzeko dokumentuak (adibideak) "eionarriak" orrialdean aurkitu ditut:
Hori dela eta, harrera plan egoki bat egoteko, ezinbestekoa da haurraren ezaugarriak kontuan edukitzea, hau da, haurrak aurretik zer dakien kontuan hartu behar da. Haurra atzerritara izanez gero, hizkuntza dakien edo zein mailatan dagoen jakitea garrantzitsua da, baita haurraren adina. Izan ere, askotan haurrarekin hasieratik hasi behar dugula pentsatzen dugu, baina ez dugu kontuan izaten haurrak bere lurraldetik dakartzan ezagutzak.
Honen adibidea da klasean landutako Abhisehek eta Xueren kasuak. Liburu horretan ikusi dugu nola eskolan Xueri egin dioten harrera plana ez zen egokia izan eta horrek, gelan, berak ariketak egiteko erritmoa mantsotu eta kaltetu duela. Abhiseheken kasuan, aldiz, bera eskolara etorri baino lehen harrera plan bat egina zioten, bertan arazoak sortuz gero, hauei aurre egiteko estrategiak pentsatuta zituzten. Beraz, esan dezakegu Albiseheken eskola inklusiboagoa dela, umeari egokitutatko harrera plan bat sortu ziotelako, beren ezaugarriak kontuan hartuz, hau da, haurraren jatorria, adina, hizkuntza,... Horregatik, harrera plan egoki bat egitea garrantzitsua da, haurrak eskolara ondo egokitu dadin eta eroso sentitu dadin.

- Harrera plan nola egin behar den, eskola bateko adibide bat.
- Eskolak haurrari egin behar dion harrera baten adibidea.
- Gelan harrera nola egin haurrari.
- Hasierako ebaluazioa nola egin beha den.
- Harrera planaren helburuak zeintzuk izan behar diren.
Hori dela eta, harrera plan egoki bat egoteko, ezinbestekoa da haurraren ezaugarriak kontuan edukitzea, hau da, haurrak aurretik zer dakien kontuan hartu behar da. Haurra atzerritara izanez gero, hizkuntza dakien edo zein mailatan dagoen jakitea garrantzitsua da, baita haurraren adina. Izan ere, askotan haurrarekin hasieratik hasi behar dugula pentsatzen dugu, baina ez dugu kontuan izaten haurrak bere lurraldetik dakartzan ezagutzak.
Honen adibidea da klasean landutako Abhisehek eta Xueren kasuak. Liburu horretan ikusi dugu nola eskolan Xueri egin dioten harrera plana ez zen egokia izan eta horrek, gelan, berak ariketak egiteko erritmoa mantsotu eta kaltetu duela. Abhiseheken kasuan, aldiz, bera eskolara etorri baino lehen harrera plan bat egina zioten, bertan arazoak sortuz gero, hauei aurre egiteko estrategiak pentsatuta zituzten. Beraz, esan dezakegu Albiseheken eskola inklusiboagoa dela, umeari egokitutatko harrera plan bat sortu ziotelako, beren ezaugarriak kontuan hartuz, hau da, haurraren jatorria, adina, hizkuntza,... Horregatik, harrera plan egoki bat egitea garrantzitsua da, haurrak eskolara ondo egokitu dadin eta eroso sentitu dadin.
"For the birds" film laburra
“For the birds” filma ikusi ondoren, argi gelditzen da zein den egileak bidali nahi duen mezua. Filmean ikusten da nola hasieran txikiak eta berdinak diren txoriak handiagoa den txori batez barre egiten dutela, desberdina delako eta baztertu egiten dute. Baina amaieran txori txikiak dira gaizki amaitzen dutenak eta orduan handia da haietaz barre egiten duena. Horrela ikusten dugu nahiz eta gaur egun aurrerapen asko egin diren arren, oraindik inklusioa ez dela guztiz ematen. Askotan desberdinak diren pertsonak baztertu egiten dira, ez beti nahita, baina nahiz eta konturatu gabe izan, horretaz ohartzen joan behar gara. Gainera, denok desberdinak gara eta horregatik ez dugu bestea baztertu behar, izan ere, horrek ondorio onak izan ditzake gugan. Beraz, denborarekin hau gainditzea lortu beharko litzateke.
Esan bezala, askotan konturatu gabe egiten dugu eta beste batek daukan ezaugarri desberdin batengatik barre egiten dugu edo pertsona hori bazteru egiten dugu, bai janzteko moduagatik, ilearen koloreagatik, eskolara etorri berria delako, ... edozer gauza erabiltzen dugu horretarako. Seguruenik denok egin dugu gure bizitzako momentu batean, eta horretaz hausnartu eta ikasi behar dugu beste momentu batean ez errepikatzeko. Guztiok desberdinak garenez, desberdintasun horien alde positiboetaz baliatu behar gara, horietaz ikasteko.
Etorkizunean irakasle izango naizenez, eskolan, haur guztien ezaugarriak errespetatuko ditut eta horietaz ikasten saiatuko naiz, baita haurrak bakoitzaren desberdintasunak errespetatu dezaten bultzatuko ditut. Eskolan inklusioa sustatuz.

Hasierako talde lanari buruzko hausnarketa txikia
Egunerokoarekin asteko talde lanari buruzko hausnarketa txikia egingo dut. Talde lana hainbat pertsonen artean egiten den lana da, denon arteko akordio eta adostasunarekin. Horregatik, askotan arazoak sortzen dira taldekide guztion arteko adostasuna lortzea askotan zaila izaten delako bakoitzak bere ikuspuntua duelako gai baten inguruan eta ez da beti besteena bezalakoa izaten. Hala ere, talde lanean aritzea beste iritziak edo ikuspuntuak entzuteko aukera ematen du eta horrek ezagutza berriak bereganatzen laguntzen du. Talde lanean ari naizenean ahalik eta hoberen egiten ahalengitzen naiz, izan ere, gainontzeko taldekideei nik egindako lanak eragiten die. Beraz, haiek ahalik eta hoberen egitea espero izaten dut. Askotan lanak luzean izaten direnez, zaila izaten da denon artean antolatzea, hortaz lana batzuetan banatu behar izaten dugu. Garrantzitsua da lanaren helburua zein de zehaztea gaizki ulertuak ekiditeko eta lana aurrera eraman ahal izateko.
Bestalde, bakarka lan egin behar dudanean desberdina izaten da eta errazagoa, zeren eta ez duzu inorekin gauzak adostu behar. Baina horrek desabantailak izaten ditu besteon iritziak ezin ditudalako ezagutu. Bakarka ikastean nire aurreko ezagutzak handitzen joan naiz eta nire ohiturak eta estrategiak erabiltzeko aukera ematen dit. Nire ustez, erabiltzen ditudan estrategiak eraginkorrak izaten dira, lortutako emaitzak nahiko onak izaten direlako.
Amaitzeko, komunikazio eraginkorrari dagokionez, gure sentimenduak, emozioak eta iritziak besteon aurrean azaltzea zaila zaten da eta kostatu egiten du. Horregatik besteekin errespetua izatea ezinbestekoa da komunikazioan laguntzeko. Hitz egitean besteon arreta izatea garrantzitsua da eta besteok hitz egiten dutenean adi entzun behar da haiek esaten dutena. Asko kostatzen zait aurkezpenak gelaren aurrean egitea lotsa ematen didalako, hala ere, denborarekin eta praktikarekin hobetuz noala uste dut.
Ongi etorriak!!
Ongi etoriak nire blog berrira! Hemen "Eskola Inklusiboaren oinarriak" ikasgaian lantzen ari dugun guztia eta horrekin batera nire iritziak, hausnarketak eta pentsamenduak. Horrela nire ikasle koadernoa osatuz.
Beraz, eskola inklusiboari buruz hitz egiten hasiko naiz. Eskola inklusiboa lortzeko bertan parte hartze duten pertsona guztien lana beharrezkoa da, hau da, irakasleen, ikasleen eta gurasoen arteko elkarlana. Horretarako, ikasle guztien ezaugarriak kontuan hartu behar dira eta horiek baitira aniztasuna sortzen dutneak. Gainera, inklusibora iristeko guztion ezaugarriak eta beharrak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Hortaz, hori da landu beharko duguna.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)