Alde batetik, integratuagoak gizarteko partaide bezala hartzen direlako, nahiz eta oraindik ere ez ditugun mormaltzat hartzen. Baina, azken batean, hori izan da erakutsi digutena, desberdina dena anormaltzat hartzen. Hala ere, gaur egungo helburua pertsona horiek gizartean guztiz integratzea da eta horretarako jende asko ari da lanean. Pertsona guztiok desberdinak garenez, atzeratuak ere desberdinak dira. Haiek desberdinak dira urritasun bat dutelako, besteok beste ezaugarri batengatik, eta horrela bakarrik ikusi behar dugu.
Beste aldetik, gaur egun, onartuagoak daude. Garai batean, eskolan batez ere izaten zen nabaria nola mespretxatu eta marginatu egiten zituzten. Pertsona atzeratu hauek guztiok bezala sentimenduak dituzte eta askotan ez gara horretaz ohartzen.
Beraz, nahiz eta azken urteotan aurrerapen handiak egin diren normalizazio eta berdintasun hori lortzeko, oraindik ere gauza asko geratzen dira egiteko eta horretaz kontziente izan behar gara, aurrerapen gehiago egiteko.
Niretzat mormalizazioa pertsona guztiak eskubide berdinak izatea da, eta honekin esan nahi dut, eskolan, lanean,... aukera berdinak izatea. Nire ustez, atzeratuak pertsonak dira eta, ondorioz, pertsona guztiak bezala, sentimenduak dituzte eta gure jarrerekin kontuz ibili behar gara, haiek sufritu egiten dutelako besteok bezala. Beraz, pertsona hauen normalizazioa lortzeko lehenegoz haien integrazioa behar da, hau da, gizartean integratuak egotea. Pertsona hauen integrazioarekin haien normalizazioa etorriko baita.

Hemen egokia izango zen normalizazio printzipioaz dakizuna isladatzea, ulertzen duzuna edo zer den behintzat...
ResponderEliminar