lunes, 25 de marzo de 2013

"Elling" filma

"Elling" filma arazoak dituzten bi pertsonak bere bizitzan nola aurrera egin duten  ikusteko aukera eman digu,  oztopoak gaindituz. Filmean bi protagonisten aurrerapenak ikusi ditugu, basbestuta bizi ziren zentrotik ateratzen direnetik, haiek beraien kabuz etxe batean bizitzera egokitzen diren arte, hau da, autonomia lortzen duten unera arte.

Bi pertsona hauen bizimodua oso desberdina izan da. Ellingeri dagokionez, txikitan abandonatua izan zen. Kjell Bjarneri dagokionez, berriz, txikitatik oso babestua bizi izan da. Nahiz eta izaera aldetik oso desberdinak izan, elkar oso ondo konpontzen dira eta batak bestea zer behar duen ulertzen du. Gainera, egoera desberdinetan laguntzen dira. Hala ere, laguntzaile bat daukate, Frank izenekoa, zeinek eguneroko gauzak, hala nola, erosketak egitera, etxetik irtetera, beste pertsonak ezagutzera, e.a. bultzatzen dituen eta autonomia lortu dezaten laguntzen die. Errealitatea beraien kabuz ezagutu dezaten uzten die.

Filmak oso modu egokian transmititzen du mezua. Arazoak dituzten bi protagonistak nola askatasuna lortzen duten eta beraiek bakarrik bizitzeko gai diren eraskusten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario