viernes, 26 de abril de 2013

LAGUNTZA

Aste honetan gelan laguntza moten inguruko ariketak egiten aritu gara eta horrelako galderak erantzun behar izan ditugu:

Zer da laguntza?
Laguntza garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala bultzatzen duten estrategia eta baliabideak dira. Horrela, funtzionamendu pertsonala eta gaitasun intelektuala aberastuko da.

Noiz eskaini behar da laguntza indibiduala? 
Esan beharra dago laguntza indibiduala ume guztiei emango diegula eta ez bakarrik HPBak dituzten haurrei. Beraz, haur guztiak desberdinak direnez, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira eta horren araberako laguntza emango zaie. Laguntza eraginkorra izateko ezinbestekoa da ikasleak eta familiaren ezaugarriak eta ingurunea ezagutzea, horiek kontuan hartzeko laguntza emateko unean.

Noiz aterako dugu ikasle bat gelatik?
Haur bat besteen erritmoa jarraitzeko gai ez denean edo zailtasunak dituela ikusten dugunean aterako dugu gelatik, beharrezkoa duen laguntza emateko eta bere garapena aurrera joan dadin laguntzeko. Hala ere, haurra gela arruntean ahalik eta denbora gehien egotea saiatuko dugu. Horrela, haurrak harremantzeko aukera gehiego izango ditu. Beraz, haurra gela arruntera egokitzen lagundu behar dugu, gelatik atera baino lehen.


miércoles, 24 de abril de 2013

EL CAZO DE LORENZO

Gelan ikusitako beste bideo bat "El cazo de Lorenzo" du izena. Bertan, Lorenzo minusbaliotasun edo zailtasun bat daukala ikusten dugu. Horrekin bizi behar du bere bizitza osoa eta oso goibel dago. Kasu honetan bere zailtasuna ontzi baten bidez irudikatuta dago. Orduan, egun batean, lagun bat aurkitzen du bere egoera aurrera ateratzen laguntzen diona, pertsona hau ulertu eta animatu egiten du.



Orokorrean, bideoa erakutsi nahi digu badaudela pertsonak alde positiboak ikusten diotela gauza guztiei eta horiek erakusten saiatzen dira, umeak desberdintasun horiek hain garrantzitsuak ez direla ikusteko. Beraz, horretaz hausnartzeko oso bideo interesgarria da.

martes, 23 de abril de 2013

EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS

Orain irakurriko duzuena pasadan astean gelan ikusitako film labur batekin egindako gogoeta da. Filma "El circo de las mariposas" deitzen da eta hurrengo lerroetan filmak pentsarazi didan ideia batzuen inguruan hitz egingo dut.

Film labur honen gai nagusiena minusbaliotasuna da eta, nahiz eta minusbaliotasuna izan, aurrera egiteko egindako ahalegin guztiak. Filmak Will izeneko gizon baten historia azaltzen du. Nola mutil hau hankarik eta besorik gabe jaio zen eta nola hasieran autoestimu baxua zeukan eta ez zuen bere bizitza estimatzen. Baina, orduan, Mendez izeneko gizon baten laguntza jasotzen du, Will ezagutzen duen beste zirku mota batean lan egiten duena, eta horrela, Will-en egoera hobetzen doa.

20 minutuko film labur honen helburu garrantzitsuena minusbaliotasun bat daukan gizon baten erabateko eraldaketa eraskutea da. Oso film harrigarria da, mezu baikorra eta erreala transmititzen duena. Honen bidez, guztiok bizitzak eskaintzen dituen aukerak erakusteko gaitasunen bat daukagulaz hausnartzeko aukera ematen du, modu miresgarri batean.

Pertsona bakoitzaren zailtasunak kontuan izanda, nola aurrera egiten duten eta bakoitzaren gaitasunak goraipatu behar direla. Nahiz eta desberdinak izan, bakoitzak ahalmen batzuk dauzka eta horretan jarri behar dugu arreta. Filmean hau guztia modu hunkarri batean agertzen da, gure egoeraz pentsaraztea egiten gaituena.

Filmak eraskusten duen beste alderdi bat ingurunearen eragina da. Gizakiok, besteengan daukagun eraginaz eta sortu dezakegun arazoetaz ohartu behar gara. Izan ere, pentsaezina da besteengan daukagun eragina eta, laguntza eta konfiantza sortzen duten efektuetaz.

Amaitzeko, esan beharra dago, aurrean landutako normalizazio-pritzipioaren garrantzia. Beraz, minusbaliotasun edo premia bat daukaten pertsonak ez ditugu baztertu behar eta askoz gutxiago desberdin tratatu behar. Besteak bezala ikusi eta tratatu behar ditugu.



lunes, 22 de abril de 2013

ESPERIMENTAZIO SAIOAK

Esperimentazio saioetan Ikastetxearen Antolakuntza eta Eskola Inklusiboa ikasgaiak batu dira bi asteetan zehar eta Haur Hezkuntzako bi gelak nahastu gara zenbait egunetan taldeak egiteko eta elkarrekin lan egiteko asmoz.

Lau pertsonetako taldeak egin ditu irakasleak horrela beste gelakoekin nahasteko eta ez betiko taldeetan lan egiteko. Honen helburua talde bakoitzak inklusioaren inguruan mural bat egitea izan da. Beraz, hori eginn baino lehen horren inguruko teoria pixka bat birpasatu dugu eta zenbait kontzeptutan arreta jarri dugu. Izan ere, gehienok uste genuen inklusioa eta integrazioa gauza bera zirela eta haien artean desberdinatsunak daudela ikusi dugu. Bi kontzeptu hauen arteko desberdintasuna azalduko dut labur:
Integrazioa: minusbaiotasunen bat edo Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrei zuzendua dago eta laguntzak gelatik kanpo ematen zaizkie.
Inklusioa: ikasle guztiei zuzendua dago eta laguntzak gela barruan ematen dira, ez dago haurra gelatik ateratzeko beharrik.

Ondoren, taldeka geletan bildu garaeta muralari ekin diogu. Muralean hitz gakoak eta marrazkiak edo aldizkarietako argazkiak erabiliz inklusioaren inguruko alderdi garrantzitsuenak agerian utzi behar genituen. Gure taldean, adibidez, inklusioaren inguruan aritzeko, Harrera Planaren, txokoen eta beste hainbat gauzen inguruan idatzi d ugubaita eskolako partaide bakoitzak, adibidez, irakasleak, aholkularia,... edo familiak izan behar duen jarreraz idatzi dugu.

Azkenean, mural guztien esposaketa egin dugu pasabidean eta bakoitzaren inguruko iritzia eman behar izan dugu. Horrela, talde bakoitzak egindako lana ikusi dugu, talde bakoitzak erabilitako estrategiak.
Dokumentu honetan eskola inklusibo bat izateko beharrezkoak diren materialen gida ageri da eta oso dokumentu interesgarria iruditu zait.