Film labur honen gai nagusiena minusbaliotasuna da eta, nahiz eta minusbaliotasuna izan, aurrera egiteko egindako ahalegin guztiak. Filmak Will izeneko gizon baten historia azaltzen du. Nola mutil hau hankarik eta besorik gabe jaio zen eta nola hasieran autoestimu baxua zeukan eta ez zuen bere bizitza estimatzen. Baina, orduan, Mendez izeneko gizon baten laguntza jasotzen du, Will ezagutzen duen beste zirku mota batean lan egiten duena, eta horrela, Will-en egoera hobetzen doa.
20 minutuko film labur honen helburu garrantzitsuena minusbaliotasun bat daukan gizon baten erabateko eraldaketa eraskutea da. Oso film harrigarria da, mezu baikorra eta erreala transmititzen duena. Honen bidez, guztiok bizitzak eskaintzen dituen aukerak erakusteko gaitasunen bat daukagulaz hausnartzeko aukera ematen du, modu miresgarri batean.
Pertsona bakoitzaren zailtasunak kontuan izanda, nola aurrera egiten duten eta bakoitzaren gaitasunak goraipatu behar direla. Nahiz eta desberdinak izan, bakoitzak ahalmen batzuk dauzka eta horretan jarri behar dugu arreta. Filmean hau guztia modu hunkarri batean agertzen da, gure egoeraz pentsaraztea egiten gaituena.
Filmak eraskusten duen beste alderdi bat ingurunearen eragina da. Gizakiok, besteengan daukagun eraginaz eta sortu dezakegun arazoetaz ohartu behar gara. Izan ere, pentsaezina da besteengan daukagun eragina eta, laguntza eta konfiantza sortzen duten efektuetaz.
Amaitzeko, esan beharra dago, aurrean landutako normalizazio-pritzipioaren garrantzia. Beraz, minusbaliotasun edo premia bat daukaten pertsonak ez ditugu baztertu behar eta askoz gutxiago desberdin tratatu behar. Besteak bezala ikusi eta tratatu behar ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario