Zer da laguntza?
Laguntza garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala bultzatzen duten estrategia eta baliabideak dira. Horrela, funtzionamendu pertsonala eta gaitasun intelektuala aberastuko da.
Noiz eskaini behar da laguntza indibiduala?
Esan beharra dago laguntza indibiduala ume guztiei emango diegula eta ez bakarrik HPBak dituzten haurrei. Beraz, haur guztiak desberdinak direnez, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira eta horren araberako laguntza emango zaie. Laguntza eraginkorra izateko ezinbestekoa da ikasleak eta familiaren ezaugarriak eta ingurunea ezagutzea, horiek kontuan hartzeko laguntza emateko unean.
Noiz aterako dugu ikasle bat gelatik?
Haur bat besteen erritmoa jarraitzeko gai ez denean edo zailtasunak dituela ikusten dugunean aterako dugu gelatik, beharrezkoa duen laguntza emateko eta bere garapena aurrera joan dadin laguntzeko. Hala ere, haurra gela arruntean ahalik eta denbora gehien egotea saiatuko dugu. Horrela, haurrak harremantzeko aukera gehiego izango ditu. Beraz, haurra gela arruntera egokitzen lagundu behar dugu, gelatik atera baino lehen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario