lunes, 20 de mayo de 2013

Azken hausnarketa

Ikasgai honi amaiera emateko asmoz azken hausnarketa bat egin dut lau hilabete hauetan ikasitako guztiaren inguruan. Ikasgai honen izenburua irakurri ondoren, “Eskola Inklusiboaren Oinarriak”, ez nekien zeren inguruan izango zen, orain arte ez dugulako antzekoa den ikasgairik izan. Hala ere, izenburuagatik hezkuntzari buruz eta haurren tratamenduari buruz arituko zelaren susmoa baneukan.

Lauhilabetekoaren hasieran inklusioari, normalizazio-printzipioari, integrazioari, hezkuntza bereziari buruz, eskolako laguntzei buruz, … ez nekien asko. Egunak aurrera joan ahala, gelan egindako ariketekin, ikasgaiaren orrialdean irakurritako hainbat artikuluekin, … kontzeptu hauen eta beste hainbaten esanahia osatzen joan nahiz eta hauek elkarren artean daukaten erlazioa ikusten joan naiz. Hasiera batean, niretzat integrazioa eta inklusioa berdina ziren eta desberdinak direla ikusi dut, izan ere, inklusioa haur guztiei zuzendua dagoelako eta integrazioa soilik Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrentzat. Nahiz eta askotan heziketa inklusiboaz hitz egiten dugunean, zaitasunak dituzten haurrei zuzendutako hezkuntzaz ari garela pentsatzen dugun, ez da horrela izaten, aurrean esan bezala, ikasgai honetan ikusi dugu inklusioa ez dela bakarrik zailtasunak dituzten haurrentzako zuzendua egon behar, baizik eta gelako haur guztientzat zuzendua egon behar dela. Azken finean, irakasle bezala gure lanean kontuan hartu behar ditugun alderdi asko eta desberdinen inguruan hitz egin eta hausnartu egin dugu.

Bestalde, Normalizazio-printzipioaren garrantziaz askotan hitz egin dugu. Etorkizunean irakasle izango garenez, gure lanean haur guztien ezaugarriak kontuan hartu behar ditugula askotan azpimarratu da ikasgai honetan, guztiak era berean eta hoberenean tratatuz eta bazterkeriarik egin gabe. Horretarako egoera ezberdinen adibideak eman zaizkigu, guk desberdintasunak ikus dezagun eta horren inguruan gure ondorioak ateratzeko.

Hezkuntza Premiak bereziak dituzten haurrei eskaini ahal zaien laguntzak ikusi ditugu, eta ez hori bakarrik, zailtasun hauek dituzten haurrak gelan integratzeko gure lana daukan garrantziaz hausnartu dugu. Izan ere, inguruak eta gainontzekoek besteengan daukagun eraginaz ariketak egin ditugu gelan eta nola besteon laguntza ezinbestekoa den haientzat. Beraz, ikastetxe baten laguntzak zeintzuk diren eta etorkizun batean horrelako egoeretan ikusiz gero, gure esku izango ditugun baliabideak ezagutu ditugu.

Nire ustez, ikasgaia interesgarria izan da, inklusioaren inguruan hasiera batean oso gutxi genekielako eta gauza desberdinak ikasi ditugulako, modu dinamiko batean, hala nola, lanak egiten, esperimentazio saioen bidez (mural bat egiten), filmak ikusiz, … Gelan hainbat film ikusi ditugu, gehienbat zailtasunak dituzten pertsonen inguruan eta haien bizimodua eta jokaerak ikusteko oso aproposak izan direnak. Film hauek zailtasunak dituzten pertsona hauen egoeraz eta bizimoduez hausnartzea egin digute. Hala ere, hurrengo urtera begira, filmak ikusi ondoren, hausnarketa denbora tarte bat eskaintzea proposatuko nuke. Horrela, filmean ikusitako gauzei buruz gogoeta egiteko eta denon artean hitz egin ahal izateko, ikaskideen ikuspuntu desberdinak entzun ahal izateko eta horietatik ikasi ahal izateko. Dena dela, berdintasunari, errespetuari eta inklusioari buruz asko ikasi dugu, horregatik, ikasgai hau oso aberasgarria eta interesgarria izan dela esan dezaket.

Amaitzeko, esan beharra dago, ezagutza etengabe osatzen doan prozesua dela eta, ondorioz, ikertzen eta ikasten jarraitu behar dugula. Horretarako, nik behintzat Gorabide erakundearekin udan praktikak egitera joango naiz zailtasunak dituzten pertsonekin. Bertan haien oporraldiak ahalik eta modu hoberenean igaro dezaten laguntzen saiatuko naiz. Izan ere, benetako inklusioa lortzeko oraindik ere asko falta da eta denon arteko lana da hori aldatzea. Hezkuntzan, batez ere, irakaslearen lana ezinbestekoa da. Beraz, denon laguntzarekin gizartearen ikuspuntua aldatuz joango da eta horretan aritu behar gara. Gizarte inklusibo bat errespetuarekin bakarrik lortzen da eta hori guztion lana da.


Edonon eskola inklusiboak!

Gaur egun, garapen bidean dauden edo "aberastasun gutxiago" dauzkaten herrialde asko daude, zeinetan eskola inklusiboa bultzatzeko zailtasun gehiago dauzkaten haien baliabideak eskasagoak izaten direlako. Hala ere, askotan baliabideak ez dira hain garrantzitsuak gizartearen kontzientzia mailarekin eta herrialde horietan bizi diren pertsonen jarrerak duten eraginarekin alderatuz, eskola inklusiboa eraikitzeko momentuan.

Bideo hau garapen bidean dagoen herrialde baten eskola inklusiboa nolakoa den eraskusten du. Bertan, nahiz eta penagarria izan, haien aukerak gureak baino askoz mugatuagoak direla ikusten dugu eta aldaketak egon behar direla nabaria da.



miércoles, 15 de mayo de 2013

Eskola inklusiboaren postulatuak, bizitzako eredu

Gelan landutako testu bat "Aprender juntos alumnos diferentes" Pujolas, P (2004) idatzitakoa da eta errespetusko gizarte bat aldarrikatzen du. Honetan inklusioaz hitz egin genuen eta horretarako kontuan hartu beharreko bost postulatuei buruz informazioa irakurri genuen. Ondoren informazio hori laburtzen saiatuko naiz:

1. Dibertsitatea goraipatu behar du eskolak
Eskolan ikasle bakoitzaren berezitasunak balio bezala hartu behar dira. Dibertsitatea garrantzitsua da eta ahal den moduan goraipatu behar da. Izan ere, dibertsitatea eskola indartzen du eta dibertsitate horretatik ikasteko eskaintzen diren aukeretaz baliatu behar gara.

2. Ikasten gozatu behar: eskolan den-denek gustura eta seguru ikusi behar dute beren burua
Eskolara ikasle, irakasle, ... pertsona guztiek joan nahi izatea garrantzitsua da, gustura egoteko eta seguru sentitzeko.

Eskolan gozatzea ezinbestekoa da ikasleak ikasi ahal izateko. Ikasi nahi duenak bakarrik ikasiko du, ahaleginak egitea ezinbestekoa da, baina eskolak ikasleak ikastean gozatzea lortu beharko luke. Toki horretara ikasleek elkarrekin lan egitera, elkar laguntzera eta bizipen horretaz gozatzera joan beharko lukete. Hezkuntzaren hasierako urteetan, ikasleengan ikasteko motibazioa egoten da, baina ikasleak hezkuntza sisteman gora egiten duen ahala, motibazioa galtzen joaten da. Motibazio hori mantentzea lortu behar du eskolak.

Esan beharra dago, ikasleak ere ikaskideentzako laguntza direla eta kide guztiek eskolan seguru sentitu behar direla.

3. Berdintasun politikan oinarritua behar du eskolak
Eskolak kide guztientako lekua izan behar du, hau da, ez dago biztanle batzuk kanpo uzteko politikarik egon behar, bertan denak onartuak sentitu behar dira. Eskolako kide bakoitza eskola-komunitateko eskubide osoko kidetzat onartu beharko luke. Eskolaren oinarrian berdintasunaren printzipioak egon behar dute, hezkuntza inklusiboak dituenak bezala eta, gainera, kalitatezko hezkuntza eskaini behar du.

4. Ikastea erraztuko duten irakasleak eduki behar ditu eskolak
Egunero gertatzen diren aldaketen ondorioz, irakasle batek ezin dezake gelako ikasle guztien hezkuntza premia indibidual guztiak asetu. Horregatik, ikasleek hezkuntza arrakastatsua izan dezaten, gelako giroa antolatu behar du, ikasleak irakaskuntza-esperientziak, baliabide eta prozedurak eta ikasteko balditza praktikoak izan dezan, beren hezkuntza premiak asetzeko eta ikaslearen motibazioa mantentzeko, ikaskuntzan aurrera egin ahal izateko.

5. Eskolak ikaslea elkarlanerako prestatu behar du, ez lehiaketarako
Eskolan elkarlana lehenetsi behar da. Ikasle guztien inplikazioa bultzatu behar da, ardurak hartu dezaten eta gainerakoekin informazioa partekatzeko eta elkarlanean aritzeko.

Zoritxarrez, gaur egungo gizarteak "lehiaketan" jartzen du enfasia, batzuetan bikaintasunari sekulako balioa aitortzen. Horrela, bikain izan nahi duenak besteen gainetik gailentzea ezinbestekoa du. Honen aurrean, lan kooperatiboa bultzatu behar da. Lan kooperatiboa ikasi eta irakatsi beharreko eduki bat da. Egungo gizartean, gizakiok gero eta elkarren menpeago bihurtzen ari gara eta eskuartean daukagun erronkari aurre egin nahi badiogu, gutariko bakoitzak rol esanguratsua bete behar du. Horrela, denak duintasunez bizitzeko tokia emango duen mundu justuago bat eraikitzeko.

sábado, 11 de mayo de 2013

Si puó fare

Gelan ikusitako azken filma "Si puó fare" izena du eta pelikula italiar hau 2008. urtean egin zuen Giulio Manfredoniak italiar film zuzendariak. "Si puó fare"ren itzulpena "Egin dezakezu" da eta hitz hauek era orokor batean filamren esanahia erakusten dute.

Filmak Nelloren historiara hurbiltzen gaitu. Nello filmaren protagonista da eta bere lanpostua galtzean  "eroen" kooperatiba bat zuzentzera beharturta ikusten da. Filman protagonistaren ikuspuntutik erakusten digu nola bere ahalegin guztiak jartzen dituen pertsona "ero" horiek lan mundua murgiktzeko eta gure gizartean ahalik eta hoberen integratzeko. Horretarako, haiengan izugarrizko konfidantza ipintzen du eta oztopo askori aurre egiten dio, azkenean bere helburua lortu arte.



                                                                     
Film hau, ikasgai honetan ikusitako beste film batzuetan bezalaxe, hala nola, Elling, zailtasunak dituzten pertsonen inguruan aritzen da. Guztietan inguruak daukan eragina azpimarratzen da, izan ere, film hauetan pertsona "ero" hauetan konfiantza izanez gero, nola haien bizitzan aurrera egiten duten ikusten dugu, adibidez, honetan lanpostu bat lortzeko gai direla ikusi dugu. Pertsona guztiok gaitasunen bat daukagu, eta haiek baita; beraz, hori da indartu behar dugunaeta horri eman behar zaio garrantzia, baina horretarako hori aurkitzen lagundu behar zaie aukerak eskainiz.




Amaitzako, esan beharra dago, nola pertsona hauetan konfiantza eta laguntza ematea ezinbestekoa den. Honelako filmak pentsaraztea egiten gaituzte eta askotan laguntzea ezinezkoa dela pentsatzen dugu, baina film hau eta beste hainbeste ikusi ondoren posiblea dela ikusten dugu. Beraz, askotan entzuten dugun bezala,  inguruak izugarrizko eragina dauka pertsonengan eta gure laguntza beharrezkoa denez, horretan aritu behar gara, oraindik ere pertsona hauen normalizazioa lortzeko gauza asko falta direlako.

jueves, 9 de mayo de 2013

Gure lanari etekina ateratzeko...

"El Hombre Elefante" filma ikusi dugu eta honi buruzko lana egin dugu. Hementxe sartu eta gure lana ikusteko aukera izango duzue.

Egileak: Jone Bizente, Cristina Merayo, Yesika Moltalvo eta Alazne Ramos

Kuluxkak.

sábado, 4 de mayo de 2013

Hezkuntza Premia Bereziak diagnostikatzeko prozesua

Gela bateko tutore bezala, bertako haur batek Hezkuntza Premia Bereziak dituelaren susmoa izanez gero, ondorengo prozesu hau jarraitu behar da:

Lehenik eta behin, tutoreak haurra gelan behatu behar du, bere jarrerak, jokaerak, ... informazioa jasotzen joango da eta gainontzeko irakasleekin partekatzea ondo egongo da, horrela haurrari buruz ahalik eta informazio gehien jasotzeko.

Ondoren, tutorea ikastetxeko aholkukarearekin kontaktuan ipiniko da eta bere susmoak adieraziko dizkio. Aholkulariak ere haurraren egoera behatuko du eta tutorearen susmoekin ados egonez gero, haurraren gurasoekin bilduko dira haurraren egoeraz hitz egiteko eta etxeko eta eskolako informazioa partekatzeko. 

Azkenik, aholkularia eta tutorea ebaluazio psikopedagogikoa eskatuko diote Berritzeguneari (ikastetxetik kanpo dagoen laguntza zerbitzua). Haurrari ebaluazio psikopedagogikoa egingo diote eta hortik hilabete batzuetara psikologoa joango da haurraren gelara, ikaslea behatzera eta tutoreari galderak egitera; baita behar izanez gero, haurrari galderak egitera. 

Horrela, haurra Hezkuntza Premia Bereziak dituela ziurtatuta, haurrari beharrezko laguntzak eskainiko zaizkio. 

viernes, 3 de mayo de 2013

Ikastetxeetako barne laguntzak

Aurreko sarreran lagutzaren inguruan hitz egin nuenez, gauko honetan ikastetxe barruan dauden laguntza zerbitzuetaz hitz egingo dut. Horretarako, barne laguntzak zeintzuk diren eta bere funtzioak azalduko ditut.

  • Irakasle tutorea:
- Gelaren prestakuntzan lagundu, estrategiak, programak eta ebaluazioak egiten.
- Arazoak eta kezkak beste irakasleekin partekatu.
- Gelaren ardura eraman eta klaseak eman.
- Aholkulariarekin harremanetan egongo da, haurrari behaketa egiteko. 

  • Laguntza irakaslea/ Hezkuntza Laguntzarako Espezialista:
- Laguntzaile/hezitzaile izaten dira eta ikasleekin gelan daude.
- Behar zehatzei erantzuna eman eta irakasleekin elkar lanean aritu; horretarako, gelan, bere esku hartzea prestatu, irakasle tutorearekin eta ikaslearekin batera.
- Bere esku hartzea koordinatu, zentroko eskaera desberdinen arabera.
- Esku hartzeen jarraipena egin eta beharrezkoak diren hobekuntzak berrikusi.

  • Pedagogo Terapeutikoa (PT):
- Irakasleen taldeko irakasle bat da.
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin banaka edo talde txikietan esku hartu.
- Material didaktikoak prestatu.
- Familiekin eta irakasleekin lankitzetzan aritu.

  • Zuzendaritza taldea:
- Ordutegiak antolatzean talde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu.
- Espazioak antolatzean talde bakoitzaren beharrak eta ezaugarriak kontuan hartu.
- Haur bat laguntza behar duenean, gainontzeko irakasleekin hitz egiten ditu soluzio posibleak.

  • Orientatzailea:
- Pedagogo, psikologo eta psikopedagogoak dira.
- Irakasleei eta tutoreei aholkuak eskaini, horiek koordinatu eta lagundu.
- Orientazio zereginetan ikaslearen ikaskuntza zailtasunetan parte hartu.

  • Aholkularia:
- Hezkuntza Bereziko espezialistak dira. 
- Irakasle tutoreari eta irakasle taldeari laguntza eta orientabidea eman. Lehen Hezkuntzan.

  • Talde Multiprofesionalak:
- Laguntza-zerbitzuetan parte hartzen duten profesional anitzen taldeak dira (psikologoak, pedagogoak, logopedak, ...).
- Diagnostiko psikopedagogikoa, eskolatze-proposamena eta hezkuntza-premia bereziak dituen ikaslearen jarraipena egin. 
- Ikasle horien irakasleen eta laguntzaileen aholkularitzaz eta orientabideaz arduratu.


Hau guztia egiteko erabilgarria izan zaidan informazioa ikasgairako irakurgaiak dituen txostenatik atera dut. Irakurgaia "Servicios de Apoyo internos del Centro educativo" du izena eta Virginia Perez Sostoa da bere egilea.