Gelan landutako testu bat "Aprender juntos alumnos diferentes" Pujolas, P (2004) idatzitakoa da eta errespetusko gizarte bat aldarrikatzen du. Honetan inklusioaz hitz egin genuen eta horretarako kontuan hartu beharreko bost postulatuei buruz informazioa irakurri genuen. Ondoren informazio hori laburtzen saiatuko naiz:
1. Dibertsitatea goraipatu behar du eskolak
Eskolan ikasle bakoitzaren berezitasunak balio bezala hartu behar dira. Dibertsitatea garrantzitsua da eta ahal den moduan goraipatu behar da. Izan ere, dibertsitatea eskola indartzen du eta dibertsitate horretatik ikasteko eskaintzen diren aukeretaz baliatu behar gara.
2. Ikasten gozatu behar: eskolan den-denek gustura eta seguru ikusi behar dute beren burua
Eskolara ikasle, irakasle, ... pertsona guztiek joan nahi izatea garrantzitsua da, gustura egoteko eta seguru sentitzeko.
Eskolan gozatzea ezinbestekoa da ikasleak ikasi ahal izateko. Ikasi nahi duenak bakarrik ikasiko du, ahaleginak egitea ezinbestekoa da, baina eskolak ikasleak ikastean gozatzea lortu beharko luke. Toki horretara ikasleek elkarrekin lan egitera, elkar laguntzera eta bizipen horretaz gozatzera joan beharko lukete. Hezkuntzaren hasierako urteetan, ikasleengan ikasteko motibazioa egoten da, baina ikasleak hezkuntza sisteman gora egiten duen ahala, motibazioa galtzen joaten da. Motibazio hori mantentzea lortu behar du eskolak.
Esan beharra dago, ikasleak ere ikaskideentzako laguntza direla eta kide guztiek eskolan seguru sentitu behar direla.
3. Berdintasun politikan oinarritua behar du eskolak
Eskolak kide guztientako lekua izan behar du, hau da, ez dago biztanle batzuk kanpo uzteko politikarik egon behar, bertan denak onartuak sentitu behar dira. Eskolako kide bakoitza eskola-komunitateko eskubide osoko kidetzat onartu beharko luke. Eskolaren oinarrian berdintasunaren printzipioak egon behar dute, hezkuntza inklusiboak dituenak bezala eta, gainera, kalitatezko hezkuntza eskaini behar du.
4. Ikastea erraztuko duten irakasleak eduki behar ditu eskolak
Egunero gertatzen diren aldaketen ondorioz, irakasle batek ezin dezake gelako ikasle guztien hezkuntza premia indibidual guztiak asetu. Horregatik, ikasleek hezkuntza arrakastatsua izan dezaten, gelako giroa antolatu behar du, ikasleak irakaskuntza-esperientziak, baliabide eta prozedurak eta ikasteko balditza praktikoak izan dezan, beren hezkuntza premiak asetzeko eta ikaslearen motibazioa mantentzeko, ikaskuntzan aurrera egin ahal izateko.
5. Eskolak ikaslea elkarlanerako prestatu behar du, ez lehiaketarako
Eskolan elkarlana lehenetsi behar da. Ikasle guztien inplikazioa bultzatu behar da, ardurak hartu dezaten eta gainerakoekin informazioa partekatzeko eta elkarlanean aritzeko.
Zoritxarrez, gaur egungo gizarteak "lehiaketan" jartzen du enfasia, batzuetan bikaintasunari sekulako balioa aitortzen. Horrela, bikain izan nahi duenak besteen gainetik gailentzea ezinbestekoa du. Honen aurrean, lan kooperatiboa bultzatu behar da. Lan kooperatiboa ikasi eta irakatsi beharreko eduki bat da. Egungo gizartean, gizakiok gero eta elkarren menpeago bihurtzen ari gara eta eskuartean daukagun erronkari aurre egin nahi badiogu, gutariko bakoitzak rol esanguratsua bete behar du. Horrela, denak duintasunez bizitzeko tokia emango duen mundu justuago bat eraikitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario