Esperimentazio saioetan Ikastetxearen Antolakuntza eta Eskola Inklusiboa ikasgaiak batu dira bi asteetan zehar eta Haur Hezkuntzako bi gelak nahastu gara zenbait egunetan taldeak egiteko eta elkarrekin lan egiteko asmoz.
Lau pertsonetako taldeak egin ditu irakasleak horrela beste gelakoekin nahasteko eta ez betiko taldeetan lan egiteko. Honen helburua talde bakoitzak inklusioaren inguruan mural bat egitea izan da. Beraz, hori eginn baino lehen horren inguruko teoria pixka bat birpasatu dugu eta zenbait kontzeptutan arreta jarri dugu. Izan ere, gehienok uste genuen inklusioa eta integrazioa gauza bera zirela eta haien artean desberdinatsunak daudela ikusi dugu. Bi kontzeptu hauen arteko desberdintasuna azalduko dut labur:
Integrazioa: minusbaiotasunen bat edo Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrei zuzendua dago eta laguntzak gelatik kanpo ematen zaizkie.
Inklusioa: ikasle guztiei zuzendua dago eta laguntzak gela barruan ematen dira, ez dago haurra gelatik ateratzeko beharrik.
Ondoren, taldeka geletan bildu garaeta muralari ekin diogu. Muralean hitz gakoak eta marrazkiak edo aldizkarietako argazkiak erabiliz inklusioaren inguruko alderdi garrantzitsuenak agerian utzi behar genituen. Gure taldean, adibidez, inklusioaren inguruan aritzeko, Harrera Planaren, txokoen eta beste hainbat gauzen inguruan idatzi d ugubaita eskolako partaide bakoitzak, adibidez, irakasleak, aholkularia,... edo familiak izan behar duen jarreraz idatzi dugu.
Azkenean, mural guztien esposaketa egin dugu pasabidean eta bakoitzaren inguruko iritzia eman behar izan dugu. Horrela, talde bakoitzak egindako lana ikusi dugu, talde bakoitzak erabilitako estrategiak.
Dokumentu honetan eskola inklusibo bat izateko beharrezkoak diren materialen gida ageri da eta oso dokumentu interesgarria iruditu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario