“For the birds” filma ikusi ondoren, argi gelditzen da zein den egileak bidali nahi duen mezua. Filmean ikusten da nola hasieran txikiak eta berdinak diren txoriak handiagoa den txori batez barre egiten dutela, desberdina delako eta baztertu egiten dute. Baina amaieran txori txikiak dira gaizki amaitzen dutenak eta orduan handia da haietaz barre egiten duena. Horrela ikusten dugu nahiz eta gaur egun aurrerapen asko egin diren arren, oraindik inklusioa ez dela guztiz ematen. Askotan desberdinak diren pertsonak baztertu egiten dira, ez beti nahita, baina nahiz eta konturatu gabe izan, horretaz ohartzen joan behar gara. Gainera, denok desberdinak gara eta horregatik ez dugu bestea baztertu behar, izan ere, horrek ondorio onak izan ditzake gugan. Beraz, denborarekin hau gainditzea lortu beharko litzateke.
Esan bezala, askotan konturatu gabe egiten dugu eta beste batek daukan ezaugarri desberdin batengatik barre egiten dugu edo pertsona hori bazteru egiten dugu, bai janzteko moduagatik, ilearen koloreagatik, eskolara etorri berria delako, ... edozer gauza erabiltzen dugu horretarako. Seguruenik denok egin dugu gure bizitzako momentu batean, eta horretaz hausnartu eta ikasi behar dugu beste momentu batean ez errepikatzeko. Guztiok desberdinak garenez, desberdintasun horien alde positiboetaz baliatu behar gara, horietaz ikasteko.
Etorkizunean irakasle izango naizenez, eskolan, haur guztien ezaugarriak errespetatuko ditut eta horietaz ikasten saiatuko naiz, baita haurrak bakoitzaren desberdintasunak errespetatu dezaten bultzatuko ditut. Eskolan inklusioa sustatuz.
Inoiz inon sentitu zara txori handia bezala, edo txikiak moduan aritu zara inoiz??
ResponderEliminar(IKT)neurri txikiago batean txertatu argazkia, atera egiten da??!!
Zergatik baztertzen dugu bestea(k)? Pentsatu duzu etorkizunean, nolakoa da zure harreman soziala, anitza edo selektoa? Nola sustatuko duzu guztiontzako eskola?