martes, 12 de marzo de 2013

Hasierako talde lanari buruzko hausnarketa txikia


      Egunerokoarekin asteko talde lanari buruzko hausnarketa txikia egingo dut. Talde lana hainbat pertsonen artean egiten den lana da, denon arteko akordio eta adostasunarekin. Horregatik, askotan arazoak sortzen dira taldekide guztion arteko adostasuna lortzea askotan zaila izaten delako bakoitzak bere ikuspuntua duelako gai baten inguruan eta ez da beti besteena bezalakoa izaten. Hala ere, talde lanean aritzea beste iritziak edo ikuspuntuak entzuteko aukera ematen du eta horrek ezagutza berriak bereganatzen laguntzen du. Talde lanean ari naizenean ahalik eta hoberen egiten ahalengitzen naiz, izan ere, gainontzeko taldekideei nik egindako lanak eragiten die. Beraz, haiek ahalik eta hoberen egitea espero izaten dut. Askotan lanak luzean izaten direnez, zaila izaten da denon artean antolatzea, hortaz lana batzuetan banatu behar izaten dugu. Garrantzitsua da lanaren helburua zein de zehaztea gaizki ulertuak ekiditeko eta lana aurrera eraman ahal izateko.

     Bestalde, bakarka lan egin behar dudanean desberdina izaten da eta errazagoa, zeren eta ez duzu inorekin gauzak adostu behar. Baina horrek desabantailak izaten ditu besteon iritziak ezin ditudalako ezagutu. Bakarka ikastean nire aurreko ezagutzak handitzen joan naiz eta nire ohiturak eta estrategiak erabiltzeko aukera ematen dit. Nire ustez, erabiltzen ditudan estrategiak eraginkorrak izaten dira, lortutako emaitzak nahiko onak izaten direlako.

      Amaitzeko, komunikazio eraginkorrari dagokionez, gure sentimenduak, emozioak eta iritziak besteon aurrean azaltzea zaila zaten da eta kostatu egiten du. Horregatik besteekin errespetua izatea ezinbestekoa da komunikazioan laguntzeko. Hitz egitean besteon arreta izatea garrantzitsua da eta besteok hitz egiten dutenean adi entzun behar da haiek esaten dutena. Asko kostatzen zait aurkezpenak gelaren aurrean egitea lotsa ematen didalako, hala ere, denborarekin eta praktikarekin hobetuz noala uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario