Hizlarietako bat Jesus Prieto izan dugu eta harrera plan bat zer eduki behar duen eta nola egin behar den azaldu digu, hau da, familiari eskolari buruzko informazioa ematea, familiarekin lehenengo elkarrizketa bat izatearen beharra, gurasoei eskola erakustea, ... eta baita harrera planaren helburuak zeintzuk diren azaldu digu, adibidez, haurrarekin egongo diren irakasle guztiek haurra ezagutzea, familia eskolarekin duen harremana ona dela ikustea, ... Jesus Prietok, harrera plan hau, eskola bateko adibide baten bidez erakutsi digu.
Inforzmazio hau guztia osatzeko dokumentuak (adibideak) "eionarriak" orrialdean aurkitu ditut:
- Harrera plan nola egin behar den, eskola bateko adibide bat.
- Eskolak haurrari egin behar dion harrera baten adibidea.
- Gelan harrera nola egin haurrari.
- Hasierako ebaluazioa nola egin beha den.
- Harrera planaren helburuak zeintzuk izan behar diren.
Hori dela eta, harrera plan egoki bat egoteko, ezinbestekoa da haurraren ezaugarriak kontuan edukitzea, hau da, haurrak aurretik zer dakien kontuan hartu behar da. Haurra atzerritara izanez gero, hizkuntza dakien edo zein mailatan dagoen jakitea garrantzitsua da, baita haurraren adina. Izan ere, askotan haurrarekin hasieratik hasi behar dugula pentsatzen dugu, baina ez dugu kontuan izaten haurrak bere lurraldetik dakartzan ezagutzak.
Honen adibidea da klasean landutako Abhisehek eta Xueren kasuak. Liburu horretan ikusi dugu nola eskolan Xueri egin dioten harrera plana ez zen egokia izan eta horrek, gelan, berak ariketak egiteko erritmoa mantsotu eta kaltetu duela. Abhiseheken kasuan, aldiz, bera eskolara etorri baino lehen harrera plan bat egina zioten, bertan arazoak sortuz gero, hauei aurre egiteko estrategiak pentsatuta zituzten. Beraz, esan dezakegu Albiseheken eskola inklusiboagoa dela, umeari egokitutatko harrera plan bat sortu ziotelako, beren ezaugarriak kontuan hartuz, hau da, haurraren jatorria, adina, hizkuntza,... Horregatik, harrera plan egoki bat egitea garrantzitsua da, haurrak eskolara ondo egokitu dadin eta eroso sentitu dadin.
Hitzaldiak, bat baino gehiago izan ziren, izenak, erakundeak, kontzeptuak... non daude honen inguruko jakintzak, aditu bat baino gehiago etorri ziren, baliabideak dituzu webean...
ResponderEliminarLiburuaren iturria aipatu... derrigorrezkoa zenez irakurtzea, zer gehiago esan dezakezu... sakondu beharra duzu, ez zara inondik inora agertzen... kontuz Andrea, ea ondorengo sarrerak nolakoak diren...
Gogoratu ikertzen ari zarela (agiriak, iturriak, teoriak, adituak, legeak...) hamaika irtenbide dituzu guztiontzako eskola zer den, alegia eskola inklusiboa, aztertzeko.