Etiketak gehienetan txarrak izaten dira eta horrek pertsonaren indibidualtasuna galtzea dakar. Gainera, aurreiritziak sortzen ditugu eta pertsonak ezagutu aurretik horietatik abiatzen gara. Askotan ez gara konturatzen etiketak gugan daukaten eraginetaz guri egiten diguten arte.
Etiketen garrantzia ikusteko gelan ariketa bat egin dugu. Hiru jarduera egin behar genituen: inglelesezko testu baten diktaketa egin ulertzen genuenarekin, paperezko hegazkin bat egin eta lurrean 10 flexio egin. Hau ondo egitea lortzen ez genuenei "D" letra zeukan papertxo bat itsatsi ziguten. "D" hori defiziente esan nahi zuen eta maila normalera heltzea lortu ez genuela esan nahi zuen. Ariketa honekin, etiketak zein erraztasunarekin jartzen ditugun erakutsi nahi ziguten.
Aurrean esan bezala, etiketak oso erraz jartzen ditugunez eta gehienetean inkontzienteki egiten dugunez, askotan ezin dugu saihestu. Horregatik, gure aurreiritziak gure izaeran eta jokarean eragina izan ez dezaten ahalegindu behar gara. Etorkizunean, irakasle izango naizenez, haur guztiak modu berean tratatu behar ditut, nahiz eta haien inguruko aurreiritziak izan, nire haiekiko jarreran eragina izan ez dezan saiatu behar naiz. Denok desberdinak gara, baina hori da aberastu egiten gaituena eta horretaz jabetu behar gara besteon ezaugarrietaz ikasteko.
Jarraian honi buruzko bideo labur bat aurkitu dut, baina azaldutakoa ondo laburtzen duela uste dut. Ea zuei ere baliagarria iruditzen zaizuen.
Eta zuk zer egiten duzu etiketatzen duzunean, edo zer egin daiteke etiketatu baino lehen? Nola landuko duzu gaia hau gelan, gurasoekin zaudenean, irakasle bileran zaudenean... eta besteari nola esan etiketatzen ari dela... modu asertiboan?
ResponderEliminarhttp://issuu.com/elosuarra/docs/sumendi2?mode=window
ResponderEliminarEa ipuina lagungarria zaizun aurreko ariketa egiteko!